argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2021eko uztailaren 20a
- Tomas Aragües konpositoreak «Gara»n: «Norberak sentitzen duen musika idatzi behar du».
- Jon Alonsok idatzi zuen «Nabarra» aldizkarian: «Sortzen dituen komentarioen zenbatean eta nolakoan adierazten du literatura batek bere indarra».
- Petti musikariak zera zioen aldizkari berean: «Politika munduan eta ideologien munduan sosak mugitzen du dena. Musikaren alorrean gauza bera gertatzen da, molde jakin batzuetan sartu behar duzu. Hortik ateratzea ez da erraza».
- Nestor Basterretxearen hitzak dira hauek «Euskaldunon Egunkaria»n jasoak: «Arriskutsua da artistak mitifikatzea. Atzetik datozen gazteei bidea ixten die horrek».
- Marivi Bilbaok honakoa adierazi zuen «Andra»n: «Artearen munduan, agian gehienok ez dugulako batez ere diruagatik lan egiten, (...) jende gaizto gutxiago dago».
- Joan Mari Irigoienek «Euskaldunon Egunkaria»n: «Idazle batek duen altxorrik handiena askatasuna da».