argia.eus
INPRIMATU
GURAIZEENA MOZTU
Jakoba Errekondo 2003ko urtarrilaren 05a
Udazken gordina iritsi ahala mundu honetako ikuskizun onenetako bat atontzen du, airea mehetuz eta koloreak zorroztuz, hego haizeak. Landareek ezkutuko koloreak bistaratuz lozorroa apaintzen hasi orduko, ordea, kolpe gordinena jasoko dute. Makina bat guraize, zerra eta motozerra zorroztuta zain izango dira, erasorako prest.

Hostoak erori aurretik ere nonahi ikusi ahal dira hala moduzko lorezainak errespetu zipitzik gabeko bortxaz zuhaitz etxeetan gora. Erasoak gero eta zabalago eta hobeto antolatutako gerra dirudi. Lorategietan gauzatzeko asmatutako teknika jakin eta bereziak edozein landare "moztera" eraman dira nolanahi: fruta arbolak, eskardurak, zuhaixkak eta abar.
Pinudietara ere iritsi da amorru hau. Materialetarako pinua inausteak honen zurari dakarzkion abantailak ezagunak dira, baina taxuz burututa: garaian eta, batez ere, zuhaitza zauriei eta hostaila galerari erantzuteko gai denean, hau da, negu-neguan beharrean uda amaian edo udaberri hasieran eta behin sei-zazpi urtetik aurrera.
Guraizeen gurtza moztu beharra dago. Urteroko erretolika