Euskal gaietan barna» izenburuarekin, 512 zenbakian, G.K.-ren kritika bat agertu zan. Aipatutako hitzaldien zuzendaria izan nintzan ezkero, galdera batzuk egin nahi nizkioke. A) Hamarren bat egun lehenago eskatu zidaten zuzendari izateko. SOS bat zala, uste eze. Ez nituan ezagutzen -ezagutuko ere ez hitzaldien aurretik- ez Daniel Busturia eta ez besteak. Zelako erantzuna eman behar niela uste duzu? B) Bizi ta lan, Daniel Busturiak Bruselasen egiten du urte askotan. Zeren berri egin behar zun hitz, ezagutzen zuenarena edota Euskal Herriko ekonomiarena? C) Arostegui industriala -atzenengo orduan aukeratua- ez ezik, hizlariak eta mahaiko batek organismo ofizialetako giroan jarduten dute, besteak lumeroen laboratorio baten. Egokienak izan ote ziran aukeratuak zuk eta beste askok nahi zenduten azterketa entzuteko? D) Euskal Herriko ekonomiaren larritasuna, ez ote da bera ere topiko bat bihurtu, ondorengo azterketa batek nolabaiteko itxaropenari aterik irekitzen ez dion bitartean, gure bizipoza ta aurrera nahia itotzen duan topikoa? E) Egon al ziñan Bergaran abenduaren amabostean? F) Aurrezki Kutxak zer ote dute obe, amar hitzaldi eder eman ez, edota kaskartxo bat eskeini? G) Nere aitxari hamaika bider entzundako esaera hau etortzen zait burura: «eiten ez bok, galdua aiz; eiten bok, jango abe». Ze irizten diozu? (1973-I-07)