argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2021eko uztailaren 19a
- Antonio Elorza PSOEren inguruko katedratikoak PPri buruz «El Diario Vasco»n: «Kritikak eta arazoak -eta ez euskal auziari dagozkionak bakarrik- bere baitan errebotarazten dituen harresiaren antzeko jokamoldea izaten ari da PP, horrekin batera euren buruzagia akatsik gabea bailitzan defendatuz. Baina arazoak izan badirenez, bai marea beltza zein Euskadiko egoera politikoa, erantzuna artegatasuna eta jarduera autoritarioen nahasketa bat da, eta horrek gero eta eragin kaskarragoa du iritzi publikoan. Honek hauteskundeak eta boterea galtzera eraman ditzake, eta egungo egoeran oso osasungarria litzateke. Baina Euskadin garesti ordaindu beharko genuke eta egonkortasun instituzionalari eragingo lioke».
- Jaime Mayor Orejak «Le Figaro»n argitaratutako iritzi artikuluan: «Euskal arazoa nagusiki euskaldunen arteko debate bat da. Guk, euskaldunok, ikuspegi desberdina dugu askatasunaren baloreari buruz, gure historia, oraina eta etorkizunari buruz. Ibarretxe planak bere ikuspuntua inposatu nahi digu gainerakoei, hori da arazoa».