Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) literatura eta kazetaritza hartu zituen aztergai urriaren 21etik 23ra egindako jardunaldietan. Sarrerako ekitaldian parte hartu zuten hiru hizlariek eginiko adierazpenetako batzuk bildu ditugu jarraian:
Karmelo Landa:
- «Literatura eta kazetaritza diziplinak elkarrengandik oso gertu daude, biek ‘komunikazioa’ helburu duten heinean».
- «Literaturak, balio estetikoaz gain, esperientzia kalitatea eskaintzen diokazetaritzari. ‘Ezagutza’ modu bat da, kazetaritza zabalagotu egiten duena».
- «Hizkuntza bera darabilte kazetaritzak eta literaturak gaur egun: Konnotatiboa: bi diziplinen arteko ezberdintasuna markatzen duena ‘graduazioaren alderdia’ da, hau da, hizkuntza konnotatiboaren eta fabulazioaren erabilera».
- «Gaur, aldaketa literaturatik dator, baina komunikabideek ez diote literaturari esparru duinik eskaintzen, eta beraz, kazetaritza berriak ere ezin du esparru hori izan».
Txema Ramirez:
- «Kazetaritza berriaren helburua ez da jadanik ‘zer’ esatea ‘nola’ baino. Hau da, gaur egungo kazetaritzaren helburua ‘erakustea’ da».
- «Ikuspegi objektiboa erabiltzetik, begi edo begirada subjektiboa gailentzera pasatu gara, eta nolabait, kazetaria ez da gertatutakoaren berri emaile hutsa, baizik eta baita, protagonista da bere ikuspegia ematen duen neurrian. Hala ere, korronte berri hau zehazteke eta finkatzeke dago».
Iñigo Aranbarri:
- «Kazetaritza eta literatura, euskal kazetagintzaren historian bat izan dira, hau da, batera garatu izan dira».
- «Euskal kazetagintzak euskal kosmogonia propioa sortu behar du, irakurleari mundu erreferentzial konkretu bat eman behar zaio.
- «Euskal ideologiaren transmisioaren pisuak euskal kazetaritzarengan izan behar ote due?».
Jardunaldietan nagusiki ondorioztatuak:
- Diziplina bien artean «ulertuak» gehiago direla «ez ulertuak» baino.
- Kazetaritza berria eta literatur kazetaritzaren definizio eta zehaztasun baterantz heldu behar ote dugun.
- Euskal komunikabideek lekurik egingo ote dioten kazetaritza berriari, eta ondorioz, literaturari