argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2002ko abenduaren 08a
- Oihartzun handia izan dute Ertzaintza barruko hauteskunde sindikalek: ELA (23 ordezkari) nagusitu zaio Erneri (21 ordezkari). Orain arte, 57 ordezkarietatik Ernek 30 zituen. Ertzaintzari buruzko beste datu esanguratsu bat Javier Elzo soziologoak aurkeztu duen inkestan dator: populazioaren %10ak ez ditu ertzainak bizilaguntzat nahi».
- Jone Goirizelaia, Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentaria Eusko Legebiltzarrean: «Gure talde parlamentarioaren ilegalizazioaren eta kriminalizazioaren laguntzaile bihurtzen ari dira EAJ, EA eta Ezker Batua».
- Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (Covite) bozeramaile Consuelo Ordoñezen hitzetan, elkarte honek jadanik galdu du Maixabel Lasak zuzentzen duen ETAren Biktimen Zuzendaritzarenganako konfiantza; bere ustez, «Jaurlaritzak ETAren biktimak gutxiesten eta baztertzen jarraitzen du».
- Mariano Ferrer kazetariak ‘El Mundo’n: «Plazan txerria erakutsi ezin den Donostia honetan urtero dozenaka zezen ziztatu, banderilleatu eta ezpataz hiltzen dira».