Irabazlea: Isabel Etxeberria euskara irakasle donostiarra. Saria: Arrigorri ostatuan asteburua, Zazpiak Batmanen elastikoa, ARGIAko urte osoko harpidetza eta mahai jolasa.
Bigarren sailkatua: Alex Saez de la Fuente euskara ikasle deustuarra. Saria: Elastikoa, Argiako harpidetza eta mahai jolasa.
Gainerako lau finalistak: Karlos Gorrindo euskara irakasle gernikarra, Beñat Urbeltz Kafe Antzokiko langile donostiarra, Esther Meabe euskara ikasle barakaldarra eta Jonan Urisabel euskara irakasle bergararra. Sariak: mahai jolasa eta elastikoa.
Finalerdira iritsitakoek «Gure Mendea» liburua eta CDa eraman zituzten.
Partaide guztiek 2003ko egutegia eta astekaria jaso zuten