argia.eus
INPRIMATU
DISOLBATZAILEAK ETA MINBIZIA
Jabier Agirre 2002ko abenduaren 01a
Horixe dio, bederen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko bi ikertzailek kaleratu berri duten ikerketak. Nazioarte mailako ikerketak frogatu bide duenez, disolbatzaile horien aurreko esposizioak mutazioak eragiten ditu k-ras izeneko gene batean. Eta gene horrek mutazio bat jasaten duenean, tumoreen agerpena errazten denez.... atera kontuak! Harremana nabarmen jarri da pankreako minbizia zuten pertsonetan, baldin eta aldez aurretik beren lan giroan disolbatzaileekin kontaktua eduki bazuten. Lehenengo ikerketa honen konklusio gisa zera azpimarratu zuten ikertzaile katalanek, disolbatzaile organikoekin edukitako esposizioa pankreako minbizietan k-ras genean ageri ohi diren mutazioekin lotua dagoela. Hala ere, gisa horretako aurreneko ikerketa denez, beste batzuen emaitzak itxaron beharko dira, osasun publikoko neurriak hartu aurretik.

Hidrokarburoetan oinarrituak dauden disolbatzaileak (esaterako bentzenoa, edota eratorri alifatiko aromatiko eta kloratuak), oso modu zabalean erabiltzen dira industria mekanikoan, kimikan, oinetakoen industrian, eraikuntzan eta garbiketan, hala nola industriako hainbat prozesutan (koipeztatzea, pintatzea, gantzutzea eta azkenik garbitzea eskatzen dutenak). Eta esan beharra dago horrelako prozesuak industria ugaritan ematen direla.
Pankreako minbiziak ia 2.000 heriotza eragiten ditu urtean Espainian, eta bere arrisku faktoreen artean adin aurreratua, gizonezkoa izatea, erretzea eta lan-giro jakinetan aritzea daude