argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2002ko abenduaren 01a
- Gorka Torre Demoen mugimendukoak ‘Egunkaria’n: «Desobedientzia zibila beti da bideragarria, baina zinez eraginkorra litzateke borroka armatua praktikatzen duten guztiek borroka zibila hautatuko balute».
- Iñaki Anasagasti EAJko diputatua: «Espainiako gotzainen esanetan, Jainkoaren erresuma espainiarra bakarrik da eta egungo mugetan bakarrik dago; ez dago hori serioski defenda dezakeen kristaurik».
- Jose Maria Molinero, Nafarroako CCOOren idazkari nagusiak ‘Diario de Noticias’en: «Gure ustez ELAk oso bide erratua hartu du, eta horren ondorio da Europako sindikalismoaren eremuan bizi duten bakardadea. Europako Sindikatuen Konfederazioak ondo ikusi du ELA zer den, ikusten duelako sindikalismo baztertzailea egin nahi duela».
- Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako kultura kontseilari ohiak ‘El Diario Vasco’n: «Zer da euskaldunon erabaki ahalmena? Akaso orain arte ez dugu erabakitzeko ahalmen hori izan, ala?».