Euskal Herrian ere bada pobrezia. Nafarroako eta Iparraldeko egoerez gain, EAEko 52.000 etxe baino gehiagotan -127.000 pertsona baino gehiago- pobrezia egoera dute, Eusko Jaurlaritzak pobrezia eta ezberdintasun sozialari buruz egin duen azken inkestak dioenez. Gizarte laguntzak eskatzen dituztenen heren batek ez ditu jasotzen, xede honetara bideratutako dirua ez baita heltzen. Gizarte bazterketaren aurkako sindikatu eta plataformek Gizarte Larrialdietarako Laguntza murriztu izana salatu eta Jaurlaritzari eskaera guztiei erantzuteko sail horri dagokion aurrekontua emateko eskatu diote. Horretarako, aste honetan, hilak 14, eta hurrengorako, hilak 21, Bilbon eta Gasteizen mobilizazioak deitu dituzte. 2003 urterako aurrekontuak aurkeztu berri dituen Eusko Jaurlaritzak herri sektore hauen ahotsa entzun behar luke eta aurrekontuetatik dagokien diru kopuru nahikoa egikaritu, inor ez dadin geratu dagokion laguntzarik gabe eta laguntza hauek duinak izan daitezen oinarrizko behar guztiak betetzeko. Alderdi politikoek ere beraz erantzukizun handia dute