argia.eus
INPRIMATU
BULARREKO MINBIZIA ZIFRETAN
Jabier Agirre 2002ko azaroaren 17a
Euskal Herriko 10 edo 12 emakumetatik batek bularreko minbizia izango du bere bizitzan zehar, nahiz eta bere biziraupen-tasa % 90ekoa izan, tumore gaiztoaren detekzioa modu goiztiarrean egiten bada", Maria Jesus Mitxelena epidemiologoak esan zuenez. Urtero 900 kasu berri diagnostikatzen dira Euskal Herrian, eta joerak gora egingo duela dirudi, minbizi mota honen hilkortasuna nahiko egonkor mantentzen den arren. Gaitzak jotako biztanleriaren portzentajea herrialderik garatuenen mailara hurbilduz doa pixkanaka, eta etorkizunean Erresuma Batukoaren edota Ameriketako Estatu Batuetakoaren mailan kokatuko dela aurreikusten da (8 emakumetik 1).

Oraindik ez da ezagutzen zehazki zein den bularreko minbizia eragiten duen zuzeneko arrazoia, baina arrisku-faktore nagusiak adina (minbiziaren intzidentziarik handiena 40 urtetik aurrera agertzen da), familian aurrekinak egotea, adin aurreratuetan haurdun geratzea, tratamendu hormonalak, obesitatea eta erradiazioenganako esposizioa izango lirateke Mitxelenaren esanetan.
Donostiako Kursaal Jauregian, urriaren 17tik 19ra bitartean, egindako Espainiako Senologia eta Bularreko Patologiaren Elkartearen XXI. Kongresua aurkezteko ekitaldian Institutu Onkologikoan Bularreko Unitatearen arduraduna den Jose Antonio Alberro medikuak diagnostiko goiztiarraren garrantzia azpimarratu zuen, kasuen % 90 sendatzea ahalbideratu dezakeelako. Gaur egun EAEn egiten den detekzio goiztiarreko programan 50-64 urte bitarteko emakumeek hartzen dute parte (eta detekzio-tasa 5-6 kasukoa da aztertutako 1.000 kasuko)