argia.eus
INPRIMATU
KARTZELAKO LORATEGIA
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
Lehengo astean izana naiz Espainian. Kartzelan: oroitzapenaren oihaletan ajatu eta saretzen utzi nahi ez dudan lagun baten peskizan. Besarkadarik gabeko bisitarako bide laberintikoan, hutsaren hurrengoa bada ere, espetxeak lorategitxoa badu. Bertan zuhaitz kaskar bat eta haren jiran erromero sailtxoa (Rosmarinus officinalis). Geurea baino kultura lehorragoko paisajea nabarmen.

Espetxe berria diseinatu dutenean lorategiari garrantzi izpirik ez diote eman, etxekalte, noski. Milaka urtetan gurtu den landarea da erromeroa: errito magikoetan, intsentsuaren ordezko merke gisa kristauen elizkizunetan, oturuntzetan eta abar. Erromeroaren esentziak nerbioak apaldu, giharrak erlaxatu eta oroimena kitzikatu eta astintzen duenez lantokietan jarri ohi da. Garai batean kalabozo, ziega eta epaitegietan tifusa ez kutsatzeko jartzen zen. Deabruengandik ere babesten omen du. Maitaleen leialtasuna eta adiskidetasuna sustatu eta areagotzen du.
Irribarreka iritsi ginen espetxearen bihotzera. Presozaintzan paisajista behinik behin ez dute oso bere aldekoa