Frantziako Issaux: goroldioz jantzitako ipuinetako basoa

Garaiera jakin batean, 600-1.600m bitarte, mendiaren goialdeko basoan, bizidunak bereziak dira. Altitudea zenbat eta handiagoa izan, giroaren hezetasuna ere handiagoa izango da. Hezetasuna atsegin duten espezieak eta era berean tenperatura gogorrei aurre egiteko gai direnak gailenduko dira honelako lekuetan: pagoak, izeiak, ezpelak, goroldioak, likenak, onddoak...

Ibilbidea Frantzia aldean hasiko dugu. Nafarroako Belaguatik Arette-Pierre St Martin-era doan D-132 errepidea jarraituz. Labays lepoa (Col de Labays) izeneko tokian bidegurutzea topatuko dugu. Guk, eskuinera joko dugu, oraingoan D-441 errepidea hartuz. Dagoeneko, Issaux-ko baso zoragarrian murgildu gara, baina guk errepidea jarraituko dugu beherantz, Issaux-ko ibilbideak erakusten dizkigun panela topatu arte. Hau leku aproposa da kotxea uzteko.
Aparkatu ostean, berriz ere atzera buelta egingo dugu metro gutxi batzutan, eta "Pont de Cagoutas" izeneko zubia baino zertxobait lehenago, aingura urdin bat irudikatua duen seinalea ikusiko dugu eskuinera. Hori da jarraitu behar dugun bidea. Ibilbide guztia zeharo markatua dago, ez du inongo galbiderik. Garai batean, basoa ontziak egiteko ustiatua izan zenaren lekuko dira seinale horiek. Izan ere, ontziak egiteko ez baita egur mota bat nahikoa izaten. Adibidez, ontziaren armazoia edo saihetsak akaziaz egiten zituzten eta hauekiko elkartzut jartzen ziren haritzezko egurrak. Kubierta zedroz egiten zuten. Materiala oso porotsua denez, egurra urarekiko iragaztezin bihurtzeko erraz xurgatzen duen likido bat erabiltzen zuten.
Behin bide zuzenean garela, aski azkar konturatuko gara baso honetako berdetasunaz. Ipuinetako baso honetan, zuhaitzak, enbor eroriak, harriak, onddoak, likenak... topatuko ditugu nonahi eta guztia goroldioz apaindua. Gainera behelainoa egonez gero ez harritu basoetako Robin Hood bertan agertzea. Hasieran, pago luze-luzeak ikusiko ditugu, pago lizarrak, bere kasa hazten utziz gero sortzen diren pagoak.
Baina guzti-guztia ez da berdea. Onddoek, kolore uniformetasun hori hausten dute, adibidez, bada Tremiscus helvelloides izeneko onddo gorri-gorri bat. Bere izen arrunta mukiziza gorria da. Onddo hau ez da batere arrunta. Udan eta udazkenean ateratzen da koniferoen egur hondarretan, erabat ustelduta edota lurrez estalita dauden egurretan. Tronpeta itxura du eta haragi gorri-arrosa lingirdatsua. Hain erakargarria den onddo hau, gezurra badirudi ere, jangarria da nahiz ez den oso preziatua.
Bidean zehar, haitzari begiratzen badiogu, zulo ugari ikusiko ditugu. Kare-harria denez, urak bere nahiaren arabera modelatu du paisaia. Hainbat espeleologo jardun da hemengo egiturak aztertzen eta badago bat hemendik gertu "couey lodge" izenekoa, ibilbideen panelean ageri dena.
Bideari jarraituz, erdibidean-edo ataka bat igaro beharko dugu, ahaztu gabe berriz ere itxiz. Ataka pasa eta berehala, nahiz bide guztian ere ageri diren, badago zonalde bat zuhaitzak erabat likenez josita daudenak. Eta honek zer adierazten digu? Gure birikentzako seinalea dira likenok, zeren likenak kutsadura atmosferikoarekiko oso sentikorrak direnez, garbi asko ikus dezakegu zona honetan behintzat kutsadura askorik ez dagoela, gustura bizi dira-eta likenak.
Berehala, belardi batera ailegatuko gara. Hemen Eguberrietako filmetan agertzen diren zuhaitz perfektuen antzekoak topatuko ditugu, baina kasu honetan ez dira guztiak izeiak, tartean haginak daude. Haginak, jakina denez pozoitsuak dira guztiz, ematen duten fruitu gorri mamitsuaren kanpoaldea kenduta. Beraz begiratu, baina ez ukitu. Zelai honetan baita ere, garai batean borda izandakoen hondakinak topatuko ditugu. Eta aurrera ekingo diogu eta berriz ere basoan sartuko gara. Issaux-ko basoa leku bakarrenetakoa da okil gibel nabarra ikusteko. Okil hau, besteetatik bereizten da bizkar eta hegoan duen mantxa zuria dela-eta. Habia, haritz, gaztain edo pago enbor hutsetan egiten dute, gustukoena pagoa badute ere. Horretarako, noski, zuhaitzak zaharra izan behar du, zuhaitz gazteak barrutik trinkoak baitira. Okil gibel nabarrek gehien atsegin dituzten basoak, hildako zuhaitzez betetako basoak dira. Arrazoi honegatik hain zuzen topa genezake hegazti xarmant hau baso honetan. Aurrera jarraituz, berriz ere goroldioa nagusi. Goroldioak pista asko ematen dizkigu bertako klimari buruz, lehen aipatu bezala Issaux-ko klima oso hezea baita.
Baldintza hauetan bizi diren animaliak ere ez dira makalak. Egunsentian edo ilunabarrean inguratzen bagara, erraz topatuko dugu orkatzen bat. Orkatza txakurraren tamainuko animalia liraina da. Txakurraren tamainu berdintsua edukitzeaz gainera zaunka ere oso antzekoa du nahiz erraz bereizten den batena eta bestearena, gogorragoa baita orkatzarena. Arrek hiru puntako adarrak dituzte eta emeek batere ez. Orkatzari basoan bizitzea atsegin zaio bertan topatzen baitu bazka eta gordelekua. Lehoiaren antzeko ilajearekin, negu hotzari ez dio beldurrik, janari nahikoa izanez gero. Etsai nagusiena gizakiaren eskopeta du, baina hori ere geroz eta gutxiago oso animalia jostaria eta maitagarria baita.
Berehala maldan behera hasiko gara. Bidearen bi aldetara ezpela ikusiko dugu. Ezpela metro gutxiko garaiera hartzen duen zuhaixka da. Hosto ugari ditu eta obalatuak. Loreak udazkenean iristen dira eta hilabetetan loratzen dira. Fruitua zentimetro bateko kapsula berezi bat da, bukaeran hiru hankatxo dituena. Ezpelaren egurra, gorostiarena bezala, oso astuna da; uretara botaz gero, hondoratu egiten da. Kolore horikoa da buxina izeneko alkaloidea dela-eta. Garai batean sukarraren aurka erabiltzen zen, baina haginarekin bezala, kontuz ibili beharra dago toxikoa baita guztiz. Bostehun urte iraun dezake. Udako tenperatura altuak, lehorte garaiak eta izozteak jasateko gai da. Gizakiaren presentziari erabat loturiko landarea da; ikatza egiteko erabilia, sutarako egur moduan eta ongarri gisa ere bai. Erreminten kirtenak egiteko ere erabiltzen da eta gaur egun oraindik ere sukaldean aritzeko koilara eta sardeska onenak ezpelarekin egindakoak dira, oso egur gogorra baita.
Laster batean errepidera iritsiko gara eta ezkerrera hartuz segidan berriz ere kotxera helduko gara
Bareak eta hiru metroko egunpasak
Gainean etxerik eraman ez arren, barraskiloarekin ahaideturiko animalia makal hauek ugariak dira nonahi, baina ez uneoro. Izan ere, baldintza klimatiko, argia eta elikagai eskuragarriaren arabera, bareen ugaritasuna aldatu egiten da. Eta ez ugaritasuna soilik, baita beraien bizi zikloa eta ugal eta hazteko azkartasuna ere. Negu epelak aproposak dira, aldiz negu hotz eta lehorretan gorriak ikusten dituzte bareek. Halakoetan, lurrazpian babesten dira izoztea pasa arte. Bere tenperatura aproposena 18°-koa da eta 0°-tan aktibitaterik gabe gelditzen dira. Gehienez ere, -3° jasan dezakete. Animalia gautarra da, baina bere aktibitatea asko aldatzen da urtaroa, tenperatura eta hezetasunaren arabera. Denok ikusi izan dugu noizbait zer gertatzen den egun euritsu batean ezta? Bareek beharrezkoa dute hezetasuna mugitu ahal izateko. Hezetasunik gabe ezin dute mukirik sortu eta mukirik gabe ezin mugitu. Kasu honetan ere lurrazpian sartzen dira euria iritsi arte.

Jateko orduan ez dira batere mizkinak, ederki moldatzen dira landareen erreinuan eta batik bat baratzetan hainbat nekazariren buruhauste bilakatuz. Halere, animalien gorozkiei ez diete muzin egiten. Ez dira jale makalak, bere pisuaren erdia jateko gai dira gau batean. Eta, hainbeste jan ondoren, mugitzeko ordua. Egun normal batean hiru metro inguru mugitzen dira, baina, landare ugari dagoeneko paradisua topatuz gero, 50 cm baino ez dira mugitzen.
Sexuari dagokionez, bietatik daukate, hermafroditak baitira. Ar eta emeak dira, baina, ez aldi berean. Bi bare elkar topatzean, elkar ernaltzen dira bien esperma elkartrukatuz. Ernaldu eta egun edo aste batzuetara, arrautzak lurrean egindako zuloetan sartzen dituzte, urtarrilerako bare kumeak jaioz.
Gizakientzako ospe onik ez badute ere, gehienentzat animalia beltz, lingirdatsu eta mokordo itxura duen animalia delako, hontzek, ziraunek, satorrek, trikuek, ur zozoek..., bestelakorik pentsatzen dute, hauentzat mokadu preziatua baita


ASTEKARIA
2002ko azaroaren 03a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude