- Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiaren ustez Ibarretxe lehendakariaren proposamena lekuz kanpo dago gaur egun, bere ustez «oraindik ez delako askatasunean garatuko den elkarbizitzarik». Eta balizko kontsultari dagokionez honako galdera luzatzen du: «Euskal Herrian, errespetatuko al da hiru lurralde historikoetatik bakoitzak erabakitzen duena?»
- Mariano Ferrer kazetariak ‘Euskaldunon Egunkaria’n: «Alderdi abertzaleak Espainiako Gobernuak eta PSOEk nahi dutenera mugatzen ez diren artean, guztiak balio du alderdi abertzaleak txiki-txiki egiteko. Bi aukera daude: eustea, herri honen gehiengoa beraiekin ez dagoela eta ez dela egongo konbentzitu daitezen, edo bandera txuria ateratzea. Alderdi abertzaleek hobeto egin ditzakete gauzak, baina horrek orain ez luke ezertarako balioko».
Juan Oronoz, Leitzako EAko zinegotzia eta Nafarroako Euskararen kontseilukide ohiak «Egunkaria»n: «Gutxiengoak isilarazi eta zanpatzeko estrategia badagoela ikusi da».