argia.eus
INPRIMATU
IZPIAK
2021eko uztailaren 16a
Josu Urrutikoetxea Sozialista Abertzalea Taldeko parlamentariak Espainiako Auzitegi Gorenean deklaratu beharko du azaroaren 6an. Juan Ramon Soriano epaileak erabaki beharko du ea Urrutikoetxea, ustez ETAko buruzagia zenean, 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren aurkako atentatua egiteko aginduarekin harremana izan ote zuen.
Pedro Arriola Jose Maria Aznarren aholkulariari bere bulegotik agiriz betetako maleta baten lapurretaren gertaerak iruzkin ugari izan ditu Espainiako prentsan. Zurrumurruen artean, maleta horrek Cesideko Perote koronel ohiaren maletarekin gero eta antza handiagoa duela irakur liteke. Arriola, Celia Villalobos Osasun ministro ohiaren senarra ere bada.
Juan Cruz Alli izango da datorren urteko foru hauteskundeetan CDNk Nafarroako Gobernuaren lehendakaritzara aurkeztuko duen hautagaia. Iruñeko alkategaia Luis Ibero izango da.