argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2021eko uztailaren 19a
- Mikel Urdangarinen hitzak dira hauek «Deia»n jasoak: «Egiteke dagoen herri bat gara. Kulturalki ez gara indartsuak, bidea egiteko dago eta hori gure eskuetan dago. Beste zenbait gauza, makropolitika esate baterako, agian ez».
- Antonio Camposek «Karkara»n: «Beste eskolak euskaratzea bultzatu dute ikastolek. Seguru asko ‘Egunkaria’rik eta euskarazko EITBrik ez zen sortuko ikastolik gabe».
- Unai Elorriaga idazlearen ustez, «merkatu handi bat ez izatearen zortea daukagu guk. Diru asko irabazten den lekuetan, interes asko daude eta erraz, azkar eta ondo saltzea da interesatzen dena. (...) Gurean, ordea, gutxiengoen idazleak begi bistan daude».
- Roberto Moso kazetariak honakoa esan zuen «Gara»n: « Euskal rock erradikalak ‘Madrileko movida’k baino oihartzun handiagoa izan zuen nazioartean».
- Jorge Gimenez Euskal Editore Elkarteko lehendakaria honela mintzo zen «Gara»n liburugintzaren ustezko krisiari buruz: «Krisia osoa izatera iristen bada, uste dut osasungarria ere izan daitekeela, eta gure kasuan, ondo gestionatzen badugu, probetxugarria».