argia.eus
INPRIMATU
BOTIKA KONTSUMOA ZENBAKITAN
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21a
Botikak munduan: Europa eta Ameriketako Estatu Batuak aurrez aurre" izeneko ikerketan jasotzen diren datuen arabera, medikamentuen kontsumoa gelditzeko martxan jarritako politika europarrek ez dute beren helburu nagusia erabat lortu. Esan beharra dago, dena den, herrialde bakoitzeko biztanleen mentalitateak ere baduela eraginik. Horrela, Holandan medikuari egindako bisita guztietatik %60 besterik ez dira amaitzen errezeta batekin, portzentaje hori %90era igotzen den bitartean Mediterraneo inguruko herrialdeetan.

Biztanleko gasturik handiena, botiken kontsumoak eraginda, Alemanian gertatu zen: 319,55 euro, eta Espainian berriz, kopururik txikiena (168,18 euro biztanleko), Britainia Handia edo Italia bezalako herrialdeetatik oso urruti. Izan ere, botikak herrialde horietan hemen baino askoz ere garestiagoak baitira, eta horrek, noski, gastua gora eraman du.
Zenbait herrialdetan, esaterako Finlandian, Italian, Australian, Zeelanda Berrian, eta baita Frantzian ere, bada kostua/eraginkortasuna bikotearen "kontrako" klausula bat, eta horrek iragazki moduko bat ezartzen dio produktu berrien etorrera masiboari, sarritan merkatura agertzen diren produktu berriek aurrekoek baino prezio altuagoak bai, baina abantaila argirik ez baitute apenas izaten betidaniko produktuen aurrean