argia.eus
INPRIMATU
Zenbat gara 72
Luis Alberto, 'AmatiƱo' Aranberri 2021eko uztailaren 28a
Duela zenbait aste sail beronetan aipatu genduenez, bere ehun urte betetzea dela eta, Iruiñeko Aurrezki Kutxak sortu berri du Euskal Literatura Lehiaketa bat, zeinetan Nafarroako idazleek bakarrik parte hartuko ahal izanen dute. Saria, beharrezko zaiku aipatzea, inolaz ere ez txantxetakoa, 100.000 pezetakoa baizik. Halako sariak hartuko genituzke Nafarroaz kanpo ere. (...) Agora antolamenduak eratua du aurten ere "Gipúzkoa Literatura Sariketa". Euskarazko lanei dagokienez, bi sari eskaintzen dira, saiakera eta antzerki sariak, alegia, bakoitza 40.000 pezetakoa delarik. Idazlanok Agora delakoari -Victor Pradera 10-2° Donostia- bidali behar zaizkio, urtarrilaren 31 baino lehenago. Inork nahi badu xehetasun gehiago, idaz beza aipaturiko zuzenbide hartara. (…) Beste berririk ere badugu aldizkari kontuan, berri pozgarria gainera, euskal literaturaz arduratzen garenontzat behinik behin, hau da, bi urtetako isiltasun edo geldiunearen ondoren berriro agertu zaigula, alegia, Antonio Arrue, Aingeru Irigaray eta Koldo Mitxelenaren zuzendaritza pean. (...) Zoritxarrez, Egan aldizkaria guti baino ez dugu hedatua, eta euskal kultura arazotan ari den amaikak ez daki aldizkari hau denik ere. Eta honela gabiltza…. (1972-X-08)