argia.eus
INPRIMATU
URRUNTASUNA
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
Behar omen da egoerak aztertzeko garaian. Hori diote behintzat horretan jardun eta profesionalak omen direnek. Objektibo samarrak izan nahi baldin badugu, hurbiltasunaren berotik aldendu eta ezinbestekoa omen dugu gu eta egoeren arteko tartea. Hiru gaztek galdu dute bizia euren gorputzak dinamitak lehertuta. Bat Guardia Zibila. Nire mundutik urrun eta bere etxetik urrunago. Beste biak etxe-etxekoak nituen. Ezagutu gabean ere, nire mundukoak. Bertakoak. Eta mina dut. Min izugarria. Haien senitartekoak hurbilekoak, burutik kendu ezinik darabiltzat bien aurpegiak. Eta Egoitz errenteriarrarenak, gure hogeita hamabost bat urteko ibilbidearen joanetorri batzuen aurrean jartzen nau, gogoa, ezer gutxitan asmatu dugun inpresioaren tunelean sarraraziz. Eta orokorrean, hedabideak eszenatoki, politikaren industriatan bazkatzen direnen zaratek asaldatzen naute gure egoera hau jasanezina bilakatzeraino. Ezin dut objektiboa izan, minak eragozten dit ahalmena. Errenteriako El Romeral tabernan dut gogoa, Egoitz sortu baino lehenago bertan elikatuz hazitakoa. Kukuxuak eta guzti