argia.eus
INPRIMATU
NUKLEARREN AURKAKO ZAINTZA
Daniel Udalaitz 2021eko uztailaren 27a

Lemoizko munstro nuklearra betiko menderatua dela dirudi. Menderatua ez dagoena energia nuklearra da. Interes ugari daude, ez berau lurperatzeko bakarrik, dinamizatzeko baizik; ez egungo instalazioak mantentzeko bakarrik, hauek gehitzeko baizik. Bush jendarmearen nahia da. Hori dela eta, Espainiako Estatuko agintariek dagoeneko energia nuklearraren aldeko apustua egiten dutela adierazi dute: bai Europar Batzordeko lehendakariorde PPko Loyola de Palaciok, bai sektore elektrikoaz arduratzen diren alderdi bereko enpresari handiek; hala nola, Endesako presidente Martín Villak, UNESAko patronal elektrikoko presidente Amusategik eta Iberdrolako Presidente Oriolek. Espainiako Gobernuak, zeinaren parlamentua 2011 arteko Azpiegitura Energetikoen Plangintza hil honetan eztabaidatzen ari den, ez du bere erabakia urte hori iritsi arte hartuko. Gainera, lehenago Garoñakoarekin egin zuen bezala, Zoritako zentral prekarioaren bizitza beste sei urtetarako luzatu du. Energia nuklearraren etorkizunaren inguruko eztabaida areagotuz joango da Espainiako Estatuan. Izan ere, bestelako energia batzuk baino gutxiago kutsatzen duela eta merkeagoa dela argudiatuz, berriz ere zentral nuklear gehiago sartu nahi dizkigute. Nuklearren aurkako Euskal Herriko mugimenduak adi egon beharko luke