argia.eus
INPRIMATU
HERRIKO KIROLA
Joxemari Ostolaza 2002ko irailaren 29a
Herrietako elkarteak izan dira kirolarien eskola. Haurtzaroan hasi eta urtez urte aukeratutako kirolean joan zaizkigu trebatzen herriko koloreak probintzian, probintzien artekoan zein estatuan konpetizioaren mailaren arabera erakutsiz. Gipuzkoan, Donostia aldeko Añorga izan dugu urtetan elkarte azkar horietako bat. Arratsaldero eta ilunabarrero, adinaren arabera, auzoko bihotzak izan ditugu futbol zelaia eta frontoia. Azpiegitura erronka, dozenatik gora boluntarioen esku egon da orain arte eskola horien ardura. Kasurik egokienean musu truk, baina ez beti, ez baitira falta izan laguntza baino arazoa arazoaren gainean ezartzeko artea izan dutenak. Bateko kirolari gaztearen guraso managerra, bestetik aginkeriazko jardunetan aritzeko gauza besterik ez den boluntarioa, "Diario", "Marca", "Mundo Deportivo", "As" eta enparauen jarraitzaile handiustea. Tartean, normalak. Eta herriko asteburuak girotzeko ezinbesteko lanabesak izan ditugun klubak, boluntariorik gabe desagertzear omen dauzkagu. Ez omen da genero horretatik aurkitzen jada. Izan ere, egun kirol horietan daukagun ikuskizunak ez dio zirrikiturik uzten astean hogei ordutik gora sartu behar dituen boluntarioari, saritzat edonork iraintzen duen horri. Kirolean ere militantearen beharra dago. Maila profesionalekoa