argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2021eko uztailaren 19a
- Miriam Ocariz diseinatzaileak «El Correo»n esandakoak: «Inguratzen nauten joerak eta bizi naizen testuingurua interesatzen zaizkit. Horrek guztiak nire sorkuntzan inkontzienteki eragiten du. Arteaz ikasi dudan guztia nire arropan dago».
- Iñaki Gurrutxaga Lizardi Bertso Sariketako irabazleak, «Euskaldunon Egunkaria»n honakoa dio: «Orain arte bertsolaritza oso belaunaldika joan da: Egañaren-eta belaunaldia, Maialenena... Orain arte, horien itzalpean ibili behar izan dugu, ez ginen iristen eta. Baina orain, sendotuta gaude, eta hasi beharko dugu, batzuek burua ateratzen».
- Markos Zapiain filosofoak «Gara»n esanak: «Niri gaia eta idazlearen ikuspuntua interesatzen zaizkit, eta horrek forman duen eragina. Idazlearen izaera filosofikoa hor dago, batzuetan garbi azaltzen da eta besteetan konturatu gabe, baina hor dago».

- Luisa Etxenike idazle donostiarrak «Deia» egunkarian esan duenez, «arte bisualek eduki ezin dezaketen eremua dauka literaturak. Ilunean, intimitatean, ikustezin horretan orientatzen da».