argia.eus
INPRIMATU
MIKEL FUNOSAS
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 16a
Eskual pilotaria. Elitekoa. Munduko txapelduna. Buenos Airesen urrea, Mexikon zilarra. Iruñeko aurtengo Mundialek xarean galdu duten izarra. Iparraldeko hainbat pilotariekin batera, beren onenean Frantziari uko eta euskal selekzioa aldarrikatuz gizalotsaren urrea irabazi dutenekoa ESAIT lanabes, Euskal Herria amets, zintzotasuna izate, zuzentasunaren eredua erakutsi diguna. Ospearen truke, ohorea. Iruñea hiriburu, Euskal Herriarengan izanen zituen emanak, segurki, bere esperantzak. Guk huts egin diogu. Salbuespenak ispilu, gauetik goizera kontserbatorioaren zola zapaltzeke pianojole atzarri nahiko luketeenen antzera gabiltzanok, bakarrik utzi ditugu pilotariak euskal selekzioen aldeko borrokan, euskal gizarteak hain maite, bere, beharrezko eta gogokoak omen dituen euskal selekzioak lortzeko ahaleginetan. Eta nahiz eta Iparraldekoak trebatutakoak izan bakardadezko hotzetan, bere gizartearen beroa lukete behar. Eta ahal balitz Iruñea berean. Pilotan egiteko aukera eman eta diamantezko dominak banatu historiak jaso dezan, ahanzturaren sendagarri. Barkatu Mikel, Allande eta gainerakoak. Barkatu