Azken hamabi urteotan, PVC fabrikatzen duen Hernaniko Atofina enpresako 27 langile hil dira. Lanak sortutako minbizien ondorioz hil diren susmoa dago. Hori dela eta, Gipuzkoako Fiskaltzak egoera hau aztertzen jardun du pasa den martxotik. 1997an langile bat pankreako minbiziaz hil ondoren CCOOk egindako salaketa da ikerketaren sorburua; izan ere, sindikatuak beste 27 langile ere arrazoi beragatik hil ahal izan zirela susmatu baitzuen. Osalanek ikerketa burutu du eta fiskalari pasa den astean jakinarazi zen txosten bat eman dio, bertan Hernaniko enpresako osasunaren zaintzan "akats edo arau hausteak" izan direla argudiatuz. Enpresak erantzukizunik duenik ukatu du. Haatik, gertaerak ikerketa judiziala azken ondorioetara iristeko adina larriak dira. Bai salatzaileek bai Osalanek aldarrikapenetan tinko jarraitu beharko dute eta era berean, 27 heriotzok argitu eta erantzukizunak onartu artean, kalte-galeren ordainketei zein akordioei uko egin beharko diete