argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
LURRAREN GAILURRA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Aste honetan Johannesburgen Lurrarren Gailurra burutzen ari da. Bertan, 1992an Rio de Janeiron garapen jasangarriaren alde adostutakoa praktikan nola jarri aztertuko dute munduko estatu gehienetako ordezkariek. Hego Afrikako hiri berean, bestelako gailur bat ere martxan da, mundu osoko Gobernuz Kanpoko Erakunde eta talde ekologisten partaidetzarekin, zenbait ordezkari euskaldun tarteko. Hamarkada honetako balantzea erabat ezkorra da: Rio de Janeiroko Gailurra garapen jasangarriaren aldeko adierazpen eta hitz soiletan geratu zen. Ez ziren aurrekontu eta proiektu zehatzetan gauzatu hartutako erabakiak. Bestelako foro askoren antzera, itxurakeriagatik eta marketingagatik burututako gailur bat izan zen hura. Zer gertatuko da gailur berri honekin? Adierazpenetatik ekintzetara pasatuz gero bakarrik izango da eraginkorra, hau da, garapenaren aldeko laguntza zehatzak, mundu merkatuaren desoreka saihesteko neurri zehatzak eta kutsadura eta hegoaldeko herrietako pobreziaren hazkundea saihesteko neurriak abiaraziz gero. Larregi multinazionalen eta euren gobernu kapitalisten intereserako!