Jose Antonio Berasategi bere anaia Ismael La Sante espetxetik ihes egiten lagundu zuenari zein akusazio zehatz egingo zaion ikusteke dago oraindik. Bi aukera dira: batean, ihesa delitua leporatuko litzaioke eta gehienez hiru urteko espetxe zigorra jasan lezake; ETArekiko harremana izatea izan daiteke beste delitoa eta kasu honetan hamar urteko zigorra ere izan dezake.
Roger Etxegarai Aita Saindutik gertu dagoen kardinal ezpeletarrak bere sostengua adierazi dio euskal elizari eta honek euskal gatazkan duen zereginari. Bere ustez, euskal gatazka -munduko beste gatazkak bezala- elkarrizketaren bidez konpontu behar da.»Euskal Herriko Kazeta»ri emandako elkarrizketan esan ditu aipatutakoak Etxegaraik.
Pepe Rei «Kale Gorrian» aldizkariko kazetariak oso larri jarraitzen du komatik ateratzea lortu ondoren. Reik joan den astean izan zuen auto istripu larria.