argia.eus
INPRIMATU
DESKONEKTATU
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 16a
Eta kito. Hori egin behar omen da bakantzetan. Egunerokotasun itogarriaz moztu. Gaztetan lantokira ez joate hutsari bakazioa deitzen geniontzat, goizetan jaiki eta ondoko tabernan lehen kafearekin bertako egunkaritik itzuliño bat eman, eta ondoren pare bat erosiz goiz erdia ematea haiek irakurtzen oporretan garenaren seinale da. Eta gure ustez egunerokoari branxatuta egotea da, lanera ez joatearekin batera oporrak bizitzea. Etxetik urrun tokatu garenean, gure inguruaz halabeharrez deskonektatuta aurkitu garenean, noraezean bezala ikusi dugu gure gogoa, inongoak bagina legez. Deseroso. Eta informazio bila beti. Azken urteetan Internet izan dugu interruptore, argi emaile. Hala ere, aurtengo tomateak bezain herdoilduak ditugu barrenak zuekiko komunikazioa hiru bat aste etenda eduki ondoan, tarteko fusiblea erretzear balego bezala. Ipar Europan ibaien urak bezalaxe datozkigu uholdeka erasoak Espainia aldetik, Euskal Herria ito beharrean edo. Aurtengo udak berotu ez dituen lurrak, kiskali nahi dizkigute udazkenean errukirik gabe. Konektatuta jarraitzen dugu eta jada gure arteko instalazioetako eroaleak lubrifikatuta dauzkagu. Argi...