argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2002ko irailaren 01
- Josu Urrutikoetxea Batasunako legebiltzarkideak 2003ko udal eta foru hauteskundeei buruz «Egunkaria»n: «EAJ edo beste alderdiek lotsagabe jokatuko lukete, guri aurkeztea galerazten zaigula, beraiek hauteskundeetara aurkeztea. Demokratatzat baldin badute beren burua planto demokratiko bat egin beharko dute, eta hor ez dago aitzakiarik, ez du balio esatea gu horrela gaudela ETAren ekintzak gaitzesten ez ditugulako».
- Carlos Iturgaiz, «El Correo»n idatzitako iritzi artikuluan (EAJ Batasunaren defentsan aritzeaz salatzen du, besteak beste): «Batasunaren balizko ilegalizazioarekin, aurrerantzean, arbola mugitzen dutenek indar gutxiagorekin egingo dute, zorionez, eta asko gara sugeari mihia mozteaz gain, burua ere moztu dakion lanean jarraituko dugunak».
- Javier Ortiz kazetariak bere web orrian azaltzen du Garzonek Batasunaren aurka hartutako neurrien zergatia: «Garzonek aurre hartu die PP eta PSOEri. Zergatik? Ezagutzen dudan moduan ezagututa ez ninduke bat ere harrituko, Gobernuak eta enparauek beren jostailua lapurtu ez diezaioten izatea arrazoi nagusia».