argia.eus
INPRIMATU
PAC-EN ERREFORMA
Daniel Udalaitz 2002ko uztailaren 28a

Europako Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak, X Europako Batzordeak Komunitateko Nekazaritza Politikaren erreformarako aurkeztutako proposamena (PAC) aztertu zuen pasa den astean. Euskal Herriko Nekazaritzako elikagai eta nekazaritza sektoreetan ere eragina izango duen erreforma, hain zuzen ere, eta gure herriak, oraindik subiranotasun ofizialik ez duenez, ezingo du eztabaida horretan parte hartu. Dagoeneko ordezkari gehien dituzten sektoreko euskal sindikatuek erreformak nekazarien beharrizanak asetzen ez dituela eta ez lanpostuen mantenuan eta elikagaien segurtasunean oinarritua ez dagoela salatu dute. Erreforma horrek, bere horretan jarraituz gero, ekoizpenerako laguntzen murrizketa nabarmena ekarriko du. Hala, zuzeneko laguntzak urtean %3 murriztuko dira eta zazpi urteren buruan murrizketa %20koa izango da, ustiapen familiarren desagerpen mailakatua eraginez. Beste behin ere, Europako instantziek enpresa handien zein nekazaritzako elikagaien industrien alde egin dute eta nekazari xumeen eta ustiapen familiarren interesen aurka. Eta azken hauek gehiengoa dira Euskal Herrian. Hala, Europako merkatarien filosofia jartzen da praktikan. Bere tesiak ezartzen dituena, baita EBan ere, kapitala da beti