argia.eus
INPRIMATU
ASIAKO HARROTASUNA
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
Korea. Hego Korea noski. Futbola eta bere paradigma den Mundiala izan du erakusleihorik egokiena. Eta futboleko komunitateko katebegi ahulena, entrenatzailea, jainko ttiki berria. Guus Hiddink holandarra izan baita bertako berrogeita zortzi milioi biztanleak batera mobilizatu dituena bere selekzioaren inguruan, futbolaren planetan orain artean ezezagunak genituen futbolariak heroi nazionalak bilakaturik. Guus Hiddink omenalditik omenaldira dabil handik. Jeju irlan bakantzetarako etxe bat, hegazkinetan lehen klasean bidaiatzeko urrikako txartelak, Hego Koreako ohorezko hiritarra izendatuak bere eredua finkatua omen du politiko eta enpresaburuen artean. Diziplina, berrikuntza, izate erasokorra, eskarmentua... Denak nahasian sorturiko sintesia du, omen, eredu. Bertako tradizioan hain azkarra zuten hierarkiazkoa aldageletatik baztertu eta jokalarien arteko harremanak berdintasunean oinarritzean omen datza bere arrakasta. Hala diote adituek. Ongi. Hego korearrek futbolean inoiz lortu ez bezalako emaitzek ekarri diote onura, Sevillako Betisean ez bezala, nahiz eta sistema berak aplikatu. Batzeutan, frakasotik arrakastarainokoa zentimetrotan neurtu litekeela. Baietz