argia.eus
INPRIMATU
ZUBEROA HILZORIAN
Daniel Udalaitz 2002ko uztailaren 07a

Zuberoa hilzorian dago. Kautxuzko zolk ekoixten dituen Gema WM enpresak bertan behera utzi zituen ordainketak pasa den astean. Azken zazpi urteotako hirugarren suspentsioa da hau eta badirudi oraingoan ez dela hondotik aterako, eta likidatua izango dela. 70eko hamarkadan bere instalazioak 700 pertsona ingururako eraiki baziren ere, beste 104 lanpostu galduko dira. Zapata eta espartinen ekoizpenaren sektorea oinarrizkoa izan da herrialde honetan eta 3.500 lanpostu izatera iritsi zen. Egun, zenbait enpresen itxiera eta hainbat lan neurriren ondorioz, ez dira 200era iristen. Asia hego-ekialdeko konpetentzia, enpresak berriztatzeko inbertsio eza eta oinetakoen ohitura aldaketak dira krisiaren arrazoiak. Krisi honek Zuberoako despopulazioa areagotuko du. 1911. urtean 25.000 biztanle bazituen, 2000n 13.743ra jaitsi zen eta 2010ean 11.800 izatera iritsi liteke. Ezer gutxi espero dezakegu Frantziako Gobernuaz edo EAE edo Nafarroakoaz, Zuberoako industria birmoldatzeari dagokionean. Euskal lurraldeen eta Zuberoaren arteko elkartasun aktiboa beharrezkoa da. Jadanik horretan hasia den Udalbiltzak badu elkartasun ekimen berriak bultzatzeko eremua