- Jose Ruiz de Azua aktoreak honakoa adierazi zuen «Gara»n aktorearen profesioari buruz: «Asko gustatzen zait lanbide hau baina nire arreta eskatzen duen familia bat dut eta erantzukizunak bere zama du; antzerkian gaur zer dagoen badakizu, baina ez bihar».
- Amaia Parrondo Euskal Herriko dantza sueltoko txapeldunak honela zioen egunkari berean: «Une honetan lauzpabost bikote gaude dantza sueltoan maila berean egiten dugunak eta xehetasun edo akats txikien baitan daude txapelak».
- Jose Luis Padronek «Zazpika»n: «Eskatzen digute artaldean egotea, gizarteak jende kontrolaerraza nahi duelako, erradiografia argia eskaintzen duen jendea, eta hortik kanpokoak arraroak, poetak, arriskutsuak edo komunistak dira. Artaldetik kanpo, funtsik gabeko desprestigioa dator».
- Santi Erasok zera aitortu zuen «El Pais»en: «Arteak edertasunaren ondarea galdu du edo galtzen ari da. Bakeroetako edozein iragarkik Kandinsky edo Bacon batek baino efektu sinboliko garrantzitsuagoa eragiten du azken belaunaldietan».