argia.eus
INPRIMATU
Zenbat gara 72
Luis Alberto, 'Amatiño' Aranberri 2021eko uztailaren 19a
Iñaki Zubizarretaren zuzendaritzapean Donostiako Herri Irratian eratu ohi den Gaurko Euskal Kanta delakoan, honako hauk atera dira lehen joan deneko maiatzean: 1.- «Dana polita udaran», Euskaros. 2.- «Poxpolin begietan», Iñaki Arriaran. 3.- «Loretxoa», Benito Lertxundi. 4.- «Zure begiak», Euskaros. 5.- «Atarratzeko Jauna», Lertxundi. 6.- «Guria», Donato. 7.- "Bi urte", Estitxu. 8.- «Bizi beti Euskerea», Zorion Egileor. 9.- «Ttakulin», Pantxoa eta Peio. 10.- «Ja jai», Iñaki Arriaran. Kanta berriak eta ez hain berriak ditugu maiatzeko zerrenda honetan. Aipagarria deritzagu noski, Herri Gogoak atera dituen bi azkenengo diskek izan duten harrera onari, hots, Euskaros taldea eta Iñakia Arriaranena. Batak zein besteak, nork bere lehen diska du gainera. Bestalde, horra hor oraindik Benito Lertxundiren aspaldiko «Loretxoa» hirugarren. Entzuleek erruz eskatzen omen dituzte bai Lertxundi, bai Laboa, bai Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren kantak, baina tamalez, hauek ez dute diska berririk ateratzen. (1972-VII-02)