Kuziz modan dago egungo egunean «iraultzaille» itza; «puri-purian» dagola esan bar. Iraultza bera?, galdetuko nuke nik. Iraultzaren otsa, zarata, itza bera bakarrik ez ote? Ez nola-nai ere! Aoz-ao eta aotik belarrira, bai ote aixago, ariñago, alaiago eta ugariagotan darabilten itzik? Ea nork esaten didan bat edo beste. Eta orra neri ere iraultzaille izateko irrika sortu! Eta itza erabiltzeko bakarrik ez, gaiñera; bete-betean iraultzari ekiteko gura eta egarri bizia sortu ere. A, baiñan baldintza bereziak eskatuko nituzke: beste zenbaitek bizi dituztela ikusten ditudan bizi-baldintzak. Baldintza asko eta garestiak eskatuko nituke. Baldintza oiek nere esku neuzkakean une beretik nindeke oso-osorik iraultzaille (...) (1972-VII-02)