argia.eus
INPRIMATU
GREBA OROKORRA BALIATU
Daniel Udalaitz 2002ko ekainaren 30
Langileriaren eta beste herri sektoreen parte hartzea eta laguntza aldarrikatu zituen Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko greba orokorra eta gero, berau kaleratuen eta langabeen alde egiteko baliatzeko unea iritsi da, Espainiar Gobernuaren lan erreformak haiek kaltetzen dituelako bete-betean. Garaia da sindikatuek greba egin dutenen borondatea errespetatzeko, greba burutu bazuten ez zelako bakarrik prestazio sozialen erreforma geldiarazteko izan, baita hauek hobetzeko ere. Gizarte laguntzak, langabeentzako diru laguntzak bezala, oso eskasak dira, milaka pertsonek lanbide arteko gutxieneko soldata baino kopuru txikiagoa jasotzen dute eta INEMek 3.876 milioiko superabita du. Oraindik milaka pertsona daude langabezian eta ez dute prestazio sozialik jasotzen, euskal lan harremanen markoa errespetatzen ez delako... sindikatuek helburu horiek elkartuta ekiteko unea da, erasoaren aurrean -zalantzarik gabe PPren Gobernuak hasiko duena- zauritutako otso bat bezala ez atzera egiteko