argia.eus
INPRIMATU
GEZUR
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
Festa ematen ari zaiguna. Hau idazten ari naizenean, hilak hogei, atzo ELAk eta LABek konbokatutakoari buruz jasotako berriak irrigarriak dira. Enpresaburuen sindikatuarentzat bereziki eta instituzio ofizialentzat orokorrean, Gipuzkoan hor nonbait baina Bizkaian, Araban eta Nafarroan gutxiengo batek soilki jarraitu dio euskal sindikatuei. Gaurkoan aldiz, beste hainbeste eskualdeak aldatuta. Beraz, ezer gutxi hauen ustez. Eta Estatu espainolean, bertako Gobernuko ordezkaritzaren hitzetan, porrota izugarria, PSOEk azken hogei urte hauetan izandako nabarmenena. Baina bada grebatan huts egiten ez duen neurgailu argi bat: grebalarien patrika, hilaren hondarrean bankuko kontuen sukarra. Eta egoki deritzot hori publikatzeari. Konbokatzaileen komiteek balukete hor zer egin. Hilabeteko soldatetatik deskontuak zenbatu eta horien berri ematea litzateke argumentaziorik azkarrena. Eta langileek greba egin eta eguna lan egin izan balute bezala ordaintzen duten ugazaben berri izatea ere, mesedegarria guztiontzat. Gizartea, informatua nahi dugula. Ez agintarien informazio gizartea bizi