Zozoen asegai. Ustez, bizi dugun hau Charles Chaplinen "Garai modernoak" filman aurkezten zitzaigun gizarte eredu hartatik urrun dago. Hango ekoizpen mota, itxuraz ez da egunekoa, zeinean langilearen adimena omen den oinarri. Hori esaten zaigu handik eta hemendik. Baina edozein mailako agintaritzan bertsio ofizialek duten eragina ikusirik, nago ez ote gaituen guk nahi eta uste baino gehiago mundu hark bizi. Frantziako bozkak. Paso egiten dutenen kopurua gora. Kontserbadoreen indarra gora, eredu alternatiboak ia desagerrarazteraino. Herrigintza, komunikabideek ezkutatua. Gutxi batzuen kontrolpeko telebista, ororen bilgune. Eta hala ere, inor gutxik aitortuko dizu bere porrota. Gurean, Iparraldean, AB genuen elkargune Batasuna sortu aurretik. Bertsio ofizialak, indartsuenak, AB Batasunaren eszisiotzat aurkeztu eta gizarteratu du, inpunitate osoz eta lotsagabeki irain krudel zuzenez hornituta. Eta iritzi ustel horrek bidea egin du jada gure artean, edozein mozolok bere betekadak gora egin eta zure gainean botako baitizu irauligailu bat bailitzan. Aspaldian idatzi bezala, Batasuna ez da Aralar, AB Batasuna ez delako