argia.eus
INPRIMATU
ELIKADURA INTOXIKAZIOAK
Jabier Agirre 2002ko ekainaren 23a
Beren jatorria elikaduran edota uran izan zuten intoxikazioek 764 pertsonei eragin zieten iaz Euskal Autonomia Erkidegoan. Infekzio gehienak arrautza bezalako elikagaiek, edota taberna edo jatetxeetan kontsumitutako arrautzaren eratorriek eraginak izan ziren, EAEko buletin epidemiologikoan adierazten denez. 2001eko urtarrilaren 1etik urriaren 1era bitartean 46 brote jakinarazi ziren EAEko behaketa epidemiologikoaren sarean guztira, eta brote horiek jatorri hidrikoa eta elikadurakoa zuten toxi-infekziotzat jo ziren. Brote horietatik 44 elikagaiek sortuak izan ziren eta 2 urak sortuak, eta horietan 733 eta 31 pertsona izan ziren erasanak, hurrenez hurren.

Transmisioa uraren bitartez gauzatu zen broteetan, ura ez zen hornikuntza sare publikotik hartua, eta beraz ezinezkoa gertatu zen intoxikazioaren jatorria zehaztea. Elikagaiek sortutako intoxikazioen kasuan, berriz, kasuen %59 Salmonella enteritidis izenekoak eraginak izan ziren. Zein izan ziren intoxikazioak eragindako elikagaiak? 34 kasutan argitzea lortu zen, eta gehienetan arrautzak eta haien eratorriak izan ziren (21 brote, kasuen %48). Eta arrautzen atzetik hainbat janari aipatzen ditu ikerketak: txerrikia, izozkiak, lekaleak, arrainak, saltsak eta oilaskoa izan ziren nagusienak.
Non gertatu ziren intoxikazio horiek? Lekurik usuenak tabernak eta jatetxeak izan ziren (broteen % 53), eta horien atzetik etxeak agertzen dira, % 27rekin. Kasurik gehienak ekainean eta uztailean izan ziren, 15 brote hain zuzen (guztien %34)