argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2002ko ekainaren 23a
- Bitxia izan da Manuel Jimenez de Parga Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Espainiako Diputatuen kongresuan botatakoa: «Legebiltzarra bere denboratik kanpo dagoen erakundea da». Legebiltzarra baino, diputatuek haren korridoreak erabiltzen dituztela iritzi publikora komunikabideen («XXI. mendeko benetako boterea») bidez iristeko.
- Jose Maria Aznar: «Batasunako arduradunen aurretikoak kontuan ez izatea amnistia indarrean jartzea litzateke, eta Konstituzioak hori debekatu egiten du (...) Pertsonalki, Batasuna ahalik eta azkarren debekatua izatea nahiko nuke».
- Juan Mari Juaristi, EAJko GBBko presidenteak ‘Egunkaria’n: «Tolosaldeko herri txikietan, ezker abertzaleak planteatzen duenaren kontra azaltzen denak badaki ondorioak izango dituela. Hori gehiegitan gertatu da; baserriak, autoak, kamioiak erre, mehatxuak... Iritzi ezberdina izateagatik. Jarduera horiei nola deitu, faxista ez bada?»
- Xabier Arzalluz, EAJko buruzagia: «Euskal Herria independentziaren bidean jartzeko ordua da; dena den, hauek nire usteak dira, gero alderdiko batzarrek erabak behar dute».