argia.eus
INPRIMATU
ARRANTZAREN ETORKIZUNA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Ekainaren 11n, europar arrantza sektorearen eta ondorioz euskal arrantza sektorearen inguruko Europar Batzordearen proposamen latzaren ondorioak ezagutzeko aukera izan dugu. Europako arrantza Ministro Kontseiluak egun horretarako erabakia izango du hasierako proposamena edo moldatutakoa onartuko duen: 8.600 ontziren murriztapena (1.700 Espainiako Estatu osoan), Europar Batasuneko arrantza edukieraren %40aren murrizketa, 30.000 lanposturen galera, lanpostu alternatiboen bilaketarako laguntzak eta abar. Europako haserako proposamen guztiak oso latzak izaten dira, ondoren Ministro Kontseiluak era ikusgarrian leuntzeko. Ikusi egin beharko dugu. Azken hamarkadan etxeko lanak egin ditu euskal arrantza sektoreak, bere flota modernizatu du, murriztu behar izan diren lanpostu guztiekin, eta orain ez lioke zuzenki eragin beharko, orain arte hainbat herrialdek ezer egin ez badute. Euskal arrantza sektoreak duen beste arazo bat babestuko duen ordezkaritza propiorik ez izatea da. Horregatik Espainiako Ministro Kontseiluaren erabakiak onartu beharko ditu, nahiz eta interes berak ez eduki. Gure arrantza etorkizuna bermatu nahi badugu berriz ere nazio subiranotasuna aldarrikatu eta errespetatua izan dadila eskatu beharko dugu