Iaz ia 400.000 pertsona hil ziren Espainian (371.102 heriotza erregistratu ziren), eta 100.000 biztanleko heriotza tasa gordina % 2,9 igo zen aurreko urtearekin konparatuz gero, 936,51ko zifran geratuz, Estatistikako Institutu Nazionalak kaleratutako datuen arabera. Bihotza eta tumoreak izan ziren hiru heriotza bakoitzetik bi eragin zituzten arrazoiak.
Gizonezko gehiago hil ziren emakumezkoak baino (195.255 eta 175.847, hurrenez hurren), eta gizonen artean heriotza kausa nagusia bihotzeko gaixotasun iskemikoa izan zen bitartean, emakumeetan gaixotasun zerebrobaskularra gailendu zen. Dementziagatiko heriotzetan ere alde nabarmenak daude sexuen artean, heriotza kopurua bikoitza izan baitzen emakumeetan (7.320 urte horretan), gizonezkoen kasuan baino (3.471).
Gaixotasun kardiobaskularrak daude Espainian gertatzen diren heriotza guztien % 36,5aren atzean. Bigarren kausa tumoreak dira, guztizko heriotza kopuruaren % 25,5 minbiziak eraginak baitira (arrazoi honek % 2,4ko gehikuntza eduki du aurreko urtearekin konparatuz gero). Heriotza kausa nagusien zerrendan aldaketa txikiak gertatu ziren iazko urtean. Esate baterako, aurreneko aldiz agertzen da Alzheimerra, adibidez, gaixotasun hipertentsiboen lekua hartuz 16 arrazoi garrantzitsuenen artean (5.084 heriotza erregistratu ziren zuzenean kausa horrekin, nerbio sistemako gaixotasunen eraginez gertatutako % 49,4ko zaku handi horren barruan). Beste alde batetik, trafikoko istripuen ondorioz gertatutako heriotzak behera egin zuten iazko urtean