- Miren Azkaratek «Deia» egunkarian eginiko adierazpenak dira hauek: «Tamalez, euskera gatazka politikoan behar lukeena baino gehiago sartzen da».
- Jon Mayak honakoa zioen Donostiako Zinemaldian orain arte egiten zen ohorezko aurreskuaz «El Diario Vasco»n: «Horrelako ekitaldi puntualetan aurreskulari bat egotea ez da euskal dantza tradizionala laguntzeko modu onena. Azken finean adorno bat izaten gara horrelakoetan. Dantzari tartea egin behar zaio bai, baina behar duen eszenategietan».
- Jean Haritschelharrek «Deia»n: «Utopia da euskara Iparraldean ofizial izatea; baina utopiarik gabe ez da bizirik (...)».
- Ander Manterola Labayru Ikastegiko zuzendariaren aburuz, «Bizkaian oraindik lotsa dago bere euskalkia erabiltzeko». Adierazpenok «El Pais»en egin zituen.
- Xabier Olarra itzultzaile eta editoreak zera zioen «Euskaldunon Egunkaria»n euskal irakurleei buruz: «Oraingo euskal irakurleak gure inguruko herrietakoen gero eta antzekoagoak dira».