Belar txarra gauza ugaria dela zenbat aldiz entzun behar izan dugu? Baratze, lorategi eta soroetako belar txar bat inoiz ona ere izan daitekeela sekula pentsatu al duzu? Lepotik heldu eta tira edo jorraiarekin moztu aurretik pentsa: benetan zure landare onekin lehiatzen al du? Ba al du belar horrek aparteko izaera berezirik? Lore erakargarriak al ditu? Ingurunerako eta lurra berarentzako onuragarria al da?
Belar txarrek gure landareen aurkarien erasoa ahul dezaketen kakalardoak edo bestelako intsektu eta txoriak erakarriz laguntzen ahal dute. Honez gain lurrazala babestu, bertako bizitza sustatu, lurra harrotu, behetik gora elikagaiak garraiatu eta ingurunea aberasten dute txoriak haziz, tximeletak eta erleak nektarrez, harrak hostailaz, txindurriak hazi olioz eta abar hornituz.
Arazoren bat sortzen duela eta ipurditik atera ondoren ere belar txarra ona izan daiteke: simaur -edo egun, modernoxeago deitzen den eran, konpost- pila burdina, kaltzioa, fosfatoa, sulfuroa, potasioa, nitrogenoa, sodioa eta abarrez kimikoki osa edo zure dietako edozein jaki goza dezake