Datorren ekainaren 11n, Arrantzako Ministro Kontseiluak Europako Batzordearen proposamena aztertuko du. Proposamenaren arabera, Europako Batasuneko 8.600 itsasontzi desegin beharko dira, hau da, EBko arrantza flotaren % 8,5 eta edukiera guztiaren % 18,5. Erreforma honek ia 30.000 lanposturen galera ekarriko luke 2003 eta 2006 urteen artean. Erreforma gogor hori egungo baldintzetan onartuz gero, Espainiako Estatuan 1.700 itsasontzi desegitea ekarriko luke. Arrantzaleek beste lanpostu bat aurki dezaten eta sektorea berregituratu dadin bakarrik emango dute dirua. Arrain espezien eta dagoeneko horrenbesteko kaltea jasan duten kalen etorkizuna bermatzea arrantza sektorearen etorkizuna bermatzea da. Arazoa korapilo hau desegiteko era aurkitzea da. Euskal arrantz sektoreak eginkizunak bete ditu beti 90eko hamarkadaz geroztik. Dagoeneko itsasontzi asko desegin ditu, lanpostu asko desagerrarazi ditu eta flota modernizatu du. Herrialde askok oraindik ez dituzte etxeko lanak egin, arrantzatzeko era bortitzekin itsasoak suntsitu dituzte, ez dituzte flota berritzeko inbertsioak egin. Esteban Olaizolak arrazoia zuen " justuek ez dezatela ordaindu bekatariengatik" esatean. Eta Bruselasek kontutanz hartu beharko luke