Eta bestelakoa. Batera. Batasuna errekaratzeko plan estrategikoan, Trias katalana, CiUk Madrilen daukan ordezkariaren eta Venezuelan dauden euskal errefuxiatuen aurkako erasoan Chavez bertako agintariaren jardunak gertu samarretik jarraituta, niri zera bururatzen zait. Gure gaztaroko futbol entrenatzaile oso mugatu bati jokalariren batek bere jokoan galduta edo zerbait galdetzen bazion, bere gustuko esaldi batez erantzungo zizun ozenki taldeko edozeinentzat baliagarri izango zelakoan: zuek, neskamearena, eskobatu ala txortan egin. Baina biak batera inoiz ez. Eta Triasek egin dituen adierazpenak entzun, irakurri eta ondoren bere bozka ikusita, partida horretako lehen zatia batekin eta bigarrena aurkariarekin jolastu nahi izaten duenaren antza hartzen diot nik. Emaitza kaskarrena, berdinketa, Galdu inoiz ez. Chavezen espantuekin, berdintsu. Astebete aski izan da Aznarri men egiten ezagutzeko. Puta eta Ramoneta. Puto eta Bautista. Penaltia egin eta jaurti. Partida berean zure aldagelan eta aurkarienean. Eta arbitroa, erosita. Hau kuxidadea!