argia.eus
INPRIMATU
KPI-REN ONDORIOAK
Daniel Udalaitz 2021eko uztailaren 19a
Kontsumo Prezioen Indizeak izugarri egin du gora. Apirilean %1,4 hazi zen eta Espainiako Gobernuaren aurreikuspenak bertan behera geratu dira; izan ere, urte osorako %2 haziko zela aurreikusi zuen. Apirilean jada %2,1eraino iritsi zen. Hala ere, KPI ez da bera bakarrik hazi. Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoak eragin du hazkundea. Izan ere, euroak ekarri zuen borobiltzea eta hura aprobetxatuz enpresaburu handiek burututako prezioen igoera kontrolatzeko ez baita gai izan. Inflazioak gizarteko talde behartsuenetan izan dituen ondorioak dira larrienak: langabetuak, soldata txikiko alargun eta pentsiodunak, gutxiengo soldata jasotzen dutenak edota euren lan hitzarmenetan soldataren berrikuste klausulak ez dituztenak izango dira hazkundearen ondorioz kaltetu nagusiak. Horiek guztiek, milioika pertsonek alegia, erosteko ahalmena galduko dute. Hori guztia politika ekonomiko baten ondorioa da, orain ‘neoliberala’ deitua, baina politika kapitalista baino ez dena. Espainiako Gobernuaren lan erreforma greba orokorra deitzeko arrazoia bada, KPIren hazkundea ez da gutxiagorako, hazkundeak ekarritako ondorioek milaka langile eta pentsiodunengan duelako eragina