argia.eus
INPRIMATU
ESTANIS
Joxemari Ostolaza 2002ko maiatzaren 26a
Azkarate Jimenez. Irene Intxaurrondorekin ezkondua eta lau seme eta bi alaben aita. Gaztaroa, zubia baino pausoa zen garaikoak, gerra ekarri zutenei aurre egin behar izan zien armaz. Galtzaileetan ez garaituen multzokoa, Estanis berezia genuen, duintasuna berezkoa zuena. Langilea. Goizero garaiko obrerini urdin mahoizko modari jarraiki, oihalezko poltsa fianbreraz bete Pasaiako Luzuriaga fabrikarainoko bidea oinez egin behar izaten zuena. Urteroko legezko egun gutxitako oporraldiak lanean igarota gainsaritzat hartzen zituena, etxekoen mila beharren arindura. Errenteriako Galtzarabordako etxea -zentimetro koadrotan neurtzen zirenak- lagunentzat ostatu, atea ireki eta Jose Antonio Agirre topatuko genuen argazki eder batean, nik garai hartan beste inon ikusi gabea. Sustrai sakoneko sinesmenen jabeak, gure artean bizi izan den azkenera arte jarraitu du berean, Euskal Herri askatu eta sozialista baten arrastoan. Notarioak, inmobiliariak, garajeak, bidai agentziak ia ezagutu ere egin behar izan ez dituzten gurasoak joaten ari zaizkigunean, gizontzean Estanis bezalakoa izan nahi nuke, baina Kubara bakantzetan joateko eta ez halabeharrez semearen ondotik