argia.eus
INPRIMATU
AHOKO MINBIZIA
Jabier Agirre 2002ko maiatzaren 26a
Tabakoa, alkohola, ahoko higiene eskasa, hortz-haginen falta, ezarritako hortz pieza berriak, gehiegizko eguzki esposizioa eta bero lokalaren aplikazioa ezpainetan (esate baterako zigarroak edo pipa erretzea): horiexek dira ahoko minbiziak agertzeko arriskua gehien areagotzen duten faktoreak.

Iaz Espainiako Aho Medikuntzako Elkartearen VI. Kongresua egin zen Bilbon, eta biltzarra aprobetxatuz ahoko minbiziaren prebentzio eta diagnostikoari buruzko informazioko liburuxka bat banatu zuten. Arrisku faktore nagusiak aipatzeaz gain (goian irakurri ahal izan dituzun horiexek), liburuxkak susmoa pizteko balio duten sintomen zerrenda bat ere ematen du, edonoren alertarako baliagarriak gerta daitezkeenak: sendatzen hamabost egun baino gehiago beharko duten ultzerak; aho edo lepo inguruan agertzen diren gogordurak edo hanturak; arrazoirik gabeko odoljarioak; mantxak; mina, inurridura edo lehortasuna, arrazoirik gabe, eta baita irensteko, hitz egiteko edo murtxikatzeko zailtasunak ere.
Adituen iritziz, minbiziak zentimetro bateko tamaina iritsi baino lehen diagnostikatzen denean, gaitz hau % 100ean sendatu egiten da. Baina, zoritxarrez, gaur egun diagnostiko goiztiarra ez da kasuen erdietan ere egiten. Gaia 50 urtetik gorako gizonezkoei dagokie gehienbat, populazio sektore hori baita minbizi mota horren intzidentziarik altuena duena. EAEn 2.548 kasu diagnostikatu ziren 1986-1994 epealdian. Gizonezkoentzat minbizi orofaringeoa (ahoko eta eztarrikoa) seigarrena da maiztasunari begira minbizi mota guztien artean, baina gero eta gehiago diagnostikatzen da