Arce. Eskubaloilaria. Berrogei bat urte joan dira, Donostiako «plaza del 18 de julio"ko hartan jokalari ikusi nuenetik. Torneo batean zen eta Pasaiako Don Bosco taldearekin. Bere argalan, bizkarralde zabalekoa eta sorbaldak mastak. Atorra koadrodun gorrixuriz, erasoan erdialdea zuen gogoko, berezko koordinazioan aske buruz-buruko jokaldietan genuen trebe. Erraz desorekatuko zuen arerioa, orain ezkerretik hurrengoan eskuinetik sei metrokoaren bila, jaurtitzaile azkarrek ez bezala. Handik urte pare batera -oker ez banago pleuresiak jota kirola utzita egon ondoan- Usurbilen sortu taldean ibili zen beste maila goragoko taldeen eskaintzak baztertuz. Hirurogeita zortziko santaixabeletan egin ginen lagun, mercedes ziento setenta deskapotable berdean koadrilan paseatu baininduten kartzelako egonaldiaren sari. Gaupasa parea, bere biharamunak eta guzti. Jexux. Txalapartaria. Euskaldunak jada hain "casheros" ez ginen garaiak. Irratiz, bere azkenarena jakin nuelarik, gogoa Donostiako Konstituzio enparantzaraino joan zitzaidan, bera ezagutu nueneko hartaraino, orduan ezezaguna genuen txalapartaren hotsa lagun. Sintonian Jexux