- Josu Landaren adierazpenak dira honakoak «Euskaldunon Egunkaria»n bilduak: «Ez da nahikoa istorio irakurgarria idaztea, ekarpena egin behar da».
- Karmele Aranburu aktorearen ustez, «ikusleak Euskadin adeitsuegiak dira». Hitzok «El Mundo» egunkarian eginiko elkarrizketan esan zituen.
- Jose Angel Irigarayk honakoa zioen «Deia»n: «Poesian osagaiak beti dira berak; harilkatzeko modua da aldatzen dena (...). Errepikapena ez da errepikapen hutsa: beti aurreratzen da».
- Jose Ignazio Telletxea Idigoras historialariak zera esan zuen «El Pais»en eginiko elkarrizketan: «Bizitza laburregia da nahi dudan historia guztia aztertzeko».
- Gorka Urbizuk «Euskaldunon Egunkaria»n: «Internetetik kantak jaistea ez da hain txarra. Nik talde berriak ezagutzeko erabiltzen dut. (...) Hori taldearentzat ere ona da. Ezberdina da pirateoaren kontua. (...) Galera handiak eragiten ditu pirateoak eta kontzientziazio falta dago. Euskal musika, adibidez, garesti dagoela iruditu lekioke norbaiti, baina disko baten atzean zenbat gastu dauden kontuan izan behar da».